Etorkizunean ze balore nahi ditugu gure gizartean?

Posta elektonikoaren bidez erreflexio hau iritsi da. Zuekin partekatzea nahi dugu. Ale! Eztabaida irekita dago;) 

 Gabonetan , haurrak ingurunean izan ditugunean, jostailuak nagusitu dira opari gisa. Agian, horrekiko sentsibilizazioa baldin badugu oparia erosterakoan hainbat alderdi zaindu ditugu eta umearentzat egokia den oparia erosteko hainbat buruhauste izan ostean amama, izeko edota lagunak erositakoa ailegatzen da arbola azpira. Erosi nahi ez genuen opari hori zehazki. Zer egin dezakegu egoera horretan?

Jostailuen arriskua ez dago jostailuan beran , baizik eta, jostailuari ematen diogun erabileran edota interpretazioan. Umeari, naturaltasunez, argudioak eman ahal dizkiogu opari horrekiko jarrera adierazteko. Gainera, berarekin jolasteko beste baliabideak bilatu ditzakegu.




 

Gaur egun merkatuan jostailuak oso definituak daude eta gehienetan funtzio bakarra izaten dute. Ez diote umeari jolas sinbolikoa edo librea adierazteko aukera ematen. Bestalde jostailu gehienak balore sexistak transmititzen dituzte , genero bereizketa nabarmena egiten baitute. Jostailu belikoak deritzatenak ere aurkitu ditzakegu merkatuan, hauek armen eta gudetan erabilitako tresnen errepresentazioak izaten dira.
Biolentzia, konpetentzia, agresibitatea, areriotasuna.. bultzatzen dituzten jostailuak dira.

Hauen aurrean iritsi ezberdinak aurkitu ditzakegu, batzuek agresibitatea kanporatzeko eta bideratzeko tresna moduan ikusten dituzte. Beste batzuk, aldiz, argi ikusten dute jostailu hauek ez dituztela balore egokiak transmititzen eta agresibitatea beste modu batzuetan kanporatu daitekeela, adibidez, kirola eginez, oihukatzen …

Gehienetan jostailuak biolentzia, balore sexistak, konpetentzia, agresibitatea, areriotasuna bezalako baloreak bultzatzen dituzte. Honen aurrean gure zeregina da balore hauei buelta ematea alde batera utziz balore negatiboak eta kooperazioa sustatuz; laguntasuna, talde lana, helburu bat lortzeko bidea elkarrekin egitearen garrantzia, sormena eta adimena garatzea etab.

Umeek 4-7 urte dituztenean haien nortasuna finkatzen hasten dira, horregatik esan genezake aro kritiko baten barne daudela eskaintzen dizkiegun balore eta jarrera edo egoerak xurgatzeko erraztasun handia baitute. Horregatik arreta gehiago eskaini beharko genieke jostailuak aukeratzeko uneari.
           

Gaur egun, jostailuen mundua zirkulu bat inguratzen duela esan genezake.
Enpresariek jostailuak asmatzen dituzte, jostailu hauek iragarkien bidez ezagutzera ematen dira, erosleak arreta handirik jarri barik erosi egiten dituzte soilik deigarriak direlako, horren ondorioz jostailuen baloreak gizartean islatzen dira eta haurrak gizarte horretako baloreak xurgatzen ditu. Bata bestea elikatuz irtenbiderik gabeko zirkulu batean sartu gara.

Oso zaila den arren bertatik irtetea bakoitzak bere hausnarketa eta ahalegina eginez pixkanaka-pixkanaka zirkulu hori desegitea lortu daiteke balore positiboagoak eskainiz.

Etorkizunean ze balore nahi ditugu gure gizartean?

Usue Martínez



                                                                                                 

 

Un cambio de modelo social desde la militancia y el voluntario

En el número de diciembre (295) hablamos de la importancia de la militancia y el voluntariado, de lo que genera en cada persona y de lo que conjuntamente con otras personas podemos conseguir: casi magia y militancia para el cambio social, pero ¿qué queremos cambiar? Sobre eso, sobre nuestra actual sociedad, sobre sus fortalezas, debilidades y miedos charlamos con Josu Balmaseda, del sindicato ESK. 

Lo que nos ha dejado 2012 y lo que depara 2013

El 2012 ha sido un año repleto de intensidades y luchas, un año que nos ha dejado muchas cosas, una de la mejores el apoyo, la cercanía y el currelo de nuestros colaboradores y colaboradoras. 

Dicen que año nuevo, vida nueva…así que con las pilas puestas y los ánimos renovados volvemos a la carga con los propósitos para 2013. Entre los muchos hay una prioridad: una comunicación 2.0 donde la educación sea la verdadera protagonista a través de las y los educadores y los y las monitoras y donde la forma de contar esté basada en el cambio, en la transformación y en el desarrollo humano y social. Queremos que este sea un año de aprendizajes, de experiencias, de compartir, de co-crear juntxs y siempre al lado de la gente que hace posible que este medio siga creando. Eskerrik asko!!